Axi Muniain olatu erraldoien surflariagaz solasean ariko dira Lekeition
Axi Muniain olatu erraldoien surflaria Lekeition egongo da bihar. Artzabal Surf Elkarteak solasaldia eta bideo emanaldia antolatu ditu, eta surflari ezaguna gonbidatu du ekitaldira. 19:15ean hasiko da kultur etxean Muniainen berbaldia, eta ondoren bide...
Axi Muniain Europako goi mailan lehiatzen aritu zen, baina 20 urtegaz lehiaketa mundua utzi eta surfa beste ikuspegi batetik bizitzen hasi zen. Ozeano Atlantikoak sortzen dituen itsasaldi handiei jarraitu, eta horietako olatu handienak surfeatzeko ahaleginean murgildu zen pixkanaka.
Urte askotako ahalegin eta ikerketa lanaren ondorioz, emaitza ikusgarriak lortu ditu Muniainek. 2007an Billabong XXL Awards sarien finalera pasatu zen, paddle modalitatean finalera pasatu zen historiako lehen europarra izanik. 2009an berriro finalera iritsi zen, eta paddle eta towing, bi modalitateen finalera igarotzea lortzen zuen munduko lehen surflaria bihurtu zen. Guztira, bost aldiz izan da XXL Big Wave Awards munduko bost olatu handienen sarien finalerako izendatua.