EGITARAUA: X. Artedrama topaketa
- Izenburua. Amodiozko ipuinak.
- Taldea. Maite Arrese, Mau Artabe.
- Lekua. Udal aretoa.
- Ordua. 21:00etan.
- Laburpena. Maitasunezko ipuinak: mota eta zapore guztietakoak; garai desberdinetakoak. Sakratuak eta sorginduak. Hangoak eta hemengoak. Entzunak eta entzun gabeak. Eta, musika. Aspaldikoa eta gaurkoa. Urrunekoa eta urrinekoa. Biolaren bidez bizia hartuko dutenak.
- Izenburua. Amets zirkoa salgai.
- Taldea. Aldatzen laguntzen.
- Lekua. Udal aretoa.
- Ordua. 21:00etan.
- Laburpena. Xorroxin eta Azken pailazoek Amets Zirkoa dute, baina erabaki gogor bat hartu beharra izan dute, zirkoa itxi eta saltzen jartzea, gaur izango delarik azken emanaldia.
- Izenburua. Amodioaren ziega.
- Taldea. Lauka Teatroa.
- Lekua. Udal aretoa.
- Ordua. 21:00etan.
- Laburpena. Xabier Mendigurenen Amodioaren Ziegak gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du, egoera sozio-politiko konkretu bat. Kartzela bateko bis a bis bat, hain zuzen. Bikote bat da protagonista (Aitor eta Miren). Bata presoa eta bestea bisitan doakion bikotekidea. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begibistan utziz.
- Izenburua. Kokakola eta barea.
- Taldea. Ramon Agirre, Inazio Tolosa.
- Lekua. Udal aretoa.
- Ordua. 21:00etan.
- Laburpena. Ez Dok Amairuren argazki ofizialean ez dira azaltzen. Despertadoreak ez zuen jo goiz hartan. Baina Ray eta Nik showman paregabeek bere lekua merezi dute Euskal Kantagintzaren Olinpoan. Eta leku hori berreskuratzera etorri dira, euren memoriak jasotzen dituen Urrutiko Intxaurrak best-sellerra besapean hartuta.
- Izenburua. Hazoarneko anderea.
- Taldea. Iduzkilore Antzerki Taldea.
- Lekua. Frontoia.
- Ordua. 22:00etan.
- Laburpena. Ekintza Hazparnen, XX. mende hastapenean, Indiano Etxeko Geaxine eta Panpili, Ameriketan dirua eginik Hazparneko herrira itzuli dira, Mayi alabarekin eta Mikolasa etxeko neskatoarekin. Mayik Beñat Ezpeletako mediku gaztea maite du, baina Geaxinek markesa batekin ezkontarazi nahi du, eta bere denboran bera markesa bilakatzeko ahaleginak eginen ditu…
- Izenburua. Arrastoak.
- Taldea. Dejabu Panpin laborategia.
- Lekua. Frontoia.
- Ordua. 22:00etan.
- Laburpena. Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe. Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko.