Iasone Parada (antolatzailea): "Hamar urtetan, jendez bete da Aulesti Artedrama topaketetan"
Ander Lipus, Xabino Alkorta eta Irantzu Azpeitiagaz batera, Iasone Paradak (Orereta, 1986) osatzen du Artedrama Arte Eszenikoen plataformako lantaldea. Oreretarrarentzat hirugarren urtea da Aulestiko topaketak antolatzen dituena.
Ezer berezirik antolatu duzue hamargarren urteurrenerako?
Asmoa bageneukan, baina horrek suposatzen zuen emanaldiren edo tailerren bat kentzea, eta hamargarren urteurrenean ez genuen nahi eskaintza murritzagoa egiterik. Beraz, hala uztea erabaki genuen. Hala ere, orain arte topaketetan egon diren irakasle eta ikasleak gonbi-datu ditugu urteurren honetara etortzera.
Hamar urte hauetan nolako ibilbidea izan dute Artedrama topaketek?
Duela hiru bat urte hasi nintzen ni antolakuntza lanetan; beraz, horri ondo erantzuten ez nuke jakingo. Ni hemen nagoenetik, behintzat, eboluzioa positiboa izan da; jendez betetzen da Aulesti egun horietan. Duela hiru urte, esaterako, bariku eta zapatuko emanaldiak frontoira lekualdatu behar izan genituen, udal aretoa txiki geratzen zelako. Eta hori guretzat pozgarria zen. Lan mardulagoa egin beharra geneukan, baina eskertzekoa da hori.
Zergatik aukeratu zenuten Aulesti antzerkigile eta antzer- kizaleen topaleku izateko?
Nik uste dut Aulesti aukeratu zutela konfidantza ematen zien herri bat zelako. Prestutasun handia erakutsi zuten antola-kuntzan laguntzeko, eta, azken finean, hori da gehien behar duzuna. Espazio handiak izatea garrantzitsua da, baina jendea inplikatuta egongo den leku bat beharrezkoa da. Aulestin lan egitea oso erraza da; zerbait eskatuz gero, beraien erantzuna beti baiezkoa izaten baita.
Beste tokiren batera lekualda-tzea inoiz pentsatu al duzue?
Guk pentsatu baino, galdetu egin izan digute ea ez zen hobea izango toki handiago batetan egitea. Baina gu Aulestin gustu-ra gaude, eroso eta etxean beza-la. Horregatik, inoiz ez dugu ha-lakorik pentsatu. Beste leku batera joango baginateke, behar
bada, arrotz sentituko ginateke.
Aurtengo topaketetan sortzaile berriek ere lekua izango dute.
Bermatu egiten dugu hasi berriak diren talde horiek beraien lana erakusteko aukera izan dezaten. Tailerretan eskaintzen duguna ikasketa batzuetan gera-tu beharrean, gauzatu egiten dela ikustea garrantzitsua da.
Euskarazko lanak izaten dira Aulestin aurkezten direnak. Nolako egoera bizi du, zure ustez, euskal artedramak?
Aurten ikusi izan dugu egun gutxi genituela egin diren eus-karazko lan ugari horiek aurkezteko. Orain aukeratzea zailago dugu; lehen, egiten ziren lan guztiak eramaten ziren Aulestira, baina orain aukeratzen ibili behar izaten da. Eta hori, alde batetik, zaila izaten da, baina, beste alde batetik, albiste ona da.