Mendizaleak 2010eko Ibilaldi Neurtua egiten.
Artibai Mendigoizale Taldeak 50. Ibilaldi Neurtua antolatu du domekarako, martxoak 29. Urtero modura, bi ibilbide jarriko dituzte aukeran: Ibilbide luzea 27 kilometrotakoa izango da, 6 bat ordutan egiteko modukoa; Ibilbide laburra, berriz, 10 kilometrotakoa izango da, eta gutxi gora-behera 3 ordutan egin daitekeela aurreikusten dute antolatzaileek.
Izen emotea
07:30ean irtengo dute ibilbide luzeko parte hartzaileek Arkupe aurretik. 10:00etan, hasiko dira, bestalde, ibilbide laburreko partaideak ibilaldia egiten. Usartzatik hasiko dute martxa, baina, bertaraino joateko autobusa edukiko dute. Autobusak
09:30ean irtengo du Arkupe aurretik.
Ibilaldi neurtuan parte hartzea dohainik izango da, eta izena bertan domekan eman daiteke irteerako mahaian. Hala ere, antolakuntza errazteko helbide elektroniko bat eta telefono bat jarri ditu eskura Artibai Mendigoizale Taldeak. Beraz,
amt@alpinoartibai.org.es helbidera idatzita edo
605 712 937 telefonora deituta ere eman ahalko da izena aurten.
50. Ibilaldi Neurtua
IBILBIDE LUZEA
Ibilbidea: Markina-Xemein-Atain- Sumiña- Akoda- Baldaburu (469m.)- Makarda- Iturreta-Sekendixo- Mendibil (613m.)-Asuntze- Urko (794m.)- Ixua (hornidura)- Usartza- Akondia (749m.)- Garagoitxi (701m.)- Max/Kalamua (771m.)- Arrixa- Ibergun (hornidura)- Lomiño- Barenda- Erlatx- Okoki- Markina-Xemein.
IBILBIDE LABURRA
Ibilbidea: Usartza- Akondia (749m.)- Garagoitxi (701m.)- Max/Kalamua (771m.)- Arrixa- Ibergun (hornidura)- Lomiño- Barenda- Erlatx- Okoki- Markina-Xemein.