Hamargarrena ere, antzerkian
Hamargarren urtez, Aulestiko herria antzerkiaren agertoki bilakatuko da, eta antzerkiarekin gozatzeko gosez diren horiek hainbat tailer eta emanaldi izango dituzte aukeran sei egunetan.Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen ...
Hamargarren urtez, Aulestiko herria antzerkiaren agertoki bilakatuko da, eta antzerkiarekin gozatzeko gosez diren horiek hainbat tailer eta emanaldi izango dituzte aukeran sei egunetan.
Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioagaz jaio zen Artedrama. Ordutik hamar urte igaro eta ezer gutxi aldatu da. Aulestin jarraitzen du Artedramak, sorkuntzarekiko eta antzerkiarekiko interesa dutenei gozatzeko aukera ematen.2006. urteaz geroztik egin- dako topaketekin pozik daude antolatzaileak, eta oraindik etor- tzeke daudenengatik ere ilusio handia daukate.
Izan ere, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) berezia da Euskal Herri mailan, arte eszeni- koetan euskaraz lan egiten dute- nak elkartzeko, ikasteko, ezta- baidatzeko eta dakitena parte- katzeko aukera paregabea baita. Profesional zein ikasleak biltzen ditu bere baitan. Hala, aktore, zuzendari, antzerkigile zein an- tzerkizale guztien topagune bi- lakatzen da urtero.
Eta aurten ere horrela izango da. Apirilaren 6tik 11ra bitartean Aulestik izango du zer eskaini, bai euskal arte eszenikoko profe- sionalei eta adituei zein antzer- kizaleei ere.
Bertoko aktore, ikerlari zein sortzaileen konpainian, sei tailer egongo dira aukera, esku-esku- ra; sei egunez, eta, guztira, 48 orduz. Halaber, sei antzerki ikusi ahal izango dira; egun bakoitzean bana.