Zapatuan egin zuten batzar irekia. Pasealekuko arkupeetako lokalean bilduta, herritarren proposamenak, oharrak, kexak eta abarrak entzun zituzten EH Bilduko kide Begoña Landak, Jose Ramon Bilbao Bulik eta Jon Argintxonak. Hala ere, apirilean bigarren ...
Zapatuan egin zuten batzar irekia. Pasealekuko arkupeetako lokalean bilduta, herritarren proposamenak, oharrak, kexak eta abarrak entzun zituzten EH Bilduko kide Begoña Landak, Jose Ramon Bilbao
Bulik eta Jon Argintxonak. Hala ere, apirilean bigarren asanblada egingo dute, eta horri begira, antolatzeko beharra azpimarratu zuten. Azpilantaldeak sortu eta hainbat gai jorratzeko eta eztabaidatzeko oinarriak finkatu gura dituzte hurrengo hiru asteetan: Ingurumena, energia, ura eta hondakinak; Lurralde antolaketa eta hirigintza; Sozioekonomia; Kultura eta euskara eta Aisialdia, hezkuntza eta kirola dira talde horiek. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Horretarako, Gernika-Lumoko EH Bilduren webgunea eta sare sozialak baliatu ditzakete, deialdien berri izateko edota ekarpenak egiteko.