Politika «berria» egin gura du Guzan plataformak
Plataforma «gaztea, sormenezkoa eta inplikatua» da Guzan. Politika egiteko modu «berria» behar dela uste dute, eta udal politika kooperatiboa proposatzen du. Diotenez, «ez diote inori lekua kendu gura». Bermeoko Udala libratzeko, baina, herritarr...
Bermeo eta bermeotarrek «herri dinamikoagoa eta aktiboagoa» izateko, politika egiteko era berri pat proposatzen du Guzanek; tresna «zehatzak», «oinarrizkoak» direnak: «Herritarren eta udalaren artean kooperazio zubiak sortzea ahalbidetzen dute denen iritziekin eta ekarpenekin».
Partaidetza aktiboa
Herri bat eraginkorra izateko aktiboa izan behar duela diote, eta parte hartzea beharrezkoa dela uste dute. Horretarako, informazio gardenaren beharrizana nabarmendu dute.
Kontuak «argi eta garbi» izatearen garrantzia aipatzen dute, «dirua zertan inbertitzen eta gastatzen den jakin behar da». Aktak guztien eskura jartzeaz gain, erabakiak audioan grabatzea ere komenigarria litzatekeela uste dute. Horrez gain, udalarenak diren ondasun publikoen zerrenda osoa kaleratu beharko litzatekeela azaltzen dute. Adostasun zabalagoak lantzeko, partaidetza aktiboa bultzatzen du- te. Erreferendumaren aldekoak dira, lau urte baino gehiagorako erabakietan.
Bestalde, auzo eta kale bizilagun aktiboen sarea jostea garrantzitsua da plataformarentzat. Emakume antolatuen koordinadora bat sortzearen alde ere badaude, Bermeoren eraikuntzan genero ikuspuntua bermatzeko. Elkar entzuten ikasteko eta kritika konstruktiborako, berriz, tailerrak antolatzea proposatzen dute.
Udal hauteskundeetara plataforma modura aurkezteko, hala ere, 500 sinadura behar dituzte. Sinadurak «demokrazia osasuntsuago baten aldekoak» direla diote. Gaurtik aurrera sinatu ahalko da, Gizarte eta Kultura Etxean zein kalean.