Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalduko du Gernikak
Bihar irekiko du Gernika-Lumoko Udalak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. Ekainaren 15a izango da horretarako azken eguna. Helbideratutako ordainagiriak ere epe horren barruan zordunduko dituztela jakinarazi du ud...
Borondatezko ordainketak egin behar dituzten gernikarrek herriko edozein banku-erakunde laguntzaileren bulegotan egin ditzakete, eta, horretarako, etxean jasotako ordainagiria aurkeztu beharko da. Epea amaituta ordaindu ez dutenek gainkarga edukiko dutela ohartarazi du udalak.