Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lehen emanalditik azkeneraino "oso harrera ona" izan du Artedramak

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/04/14
IMG_4105Zapatuan eman zieten amaiera aurtengo topaketei, eta hamargarren urteurren honetan izan den parte hartze “handia” nabarmendu dute antolatzaileek. Azken egunean, esaterako, 300 bat lagun batu ziren herriko frontoian Arrastoak antzezlana ikusten. Ander Lipus antolatzailearen berbetan, ” jende asko ibili da topaketetan, eta hori guretzat izugarri ederra da”. Jende asko batu zen frontoian, eta baita udal aretoan ere. Azken hori zenbaitetan “txiki” geratu zaiela ere esan du Lipusek, zegoen jendetzaren erakusgarri. Izan ere, urtean behin euskarazko antzerkiaren “arnasgune” bihurtzen da udalerria. Halaber, beste urte betez aulestiarrek emandako laguntza azpimarratu eta eskertu dute Artedramako kideek: “Proiektuaren pisu handi bat hartzen du herriak eta udalak, bertako eragileak inplikatuta ikustea oso positiboa da guretzat”. Izan ere ohiko laguntzaz gain, Gaztetxetik, esaterako, hainbat ekitaldi antolatu zituzten astebururako. Barikuan txalapartariak, kantariak eta bertsolariak aritu ziren, eta zapatuan kontzertuak egon ziren. Gai oso desberdinak lantzen dituzten sormen lanak egon dira ikusgai astebetez, eta denek ere oso harrera ona izan dute: “Uste dugu jendeak oso gustora hartu dituela, bai hasierako Maite Arreseren ipuin kontaketatik hasi, eta bukaerako arrastoak emanaldira”. Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren Karakola eta barea ikuskizunean, adibidez, barre algaraka eta kantuan ibili ziren. Baina, gai sakonagoen inguruko antzerki emanaldiak ere izan dira, Amodioaren ziega edota Arrastoak, besteak beste. Antolatzaile zein ikusleek aniztasun hori eskertzen dutela esan du Lipusek: “Euskal sorkuntzaren plazan badabil jendea oso gai desberdinak jorratzen, eta horrek panorama aberasten du, antzerkia bera aberasten du”. Tailerretan irakasle berriak Bestalde, topaketetan antolatutako tailerretan hamaika ikaslez osatutako talde “jatorra” izan dute. Asko ikasteaz gain, ondo pasatzeko astia izan dute denek, eta gustura egon dira. Aurten, gainera, irakasle gehienak berriak izan dira; besteak beste, Belen Cruz, Iosu Florentino, Miren Alcala eta dantza mundutik datorren Natxo Montero.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.