Antxoa barra-barra lehorreratu dute baxurako arrantzaleek
Antxoa sasoian bete-betean sartuta jarraitzen dute baxurako arrantzaleek. Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek igorritako datuen arabera, astelehenetik eguaztenera, 476.000 kilo antxoa lehorraratu dituzte arrantzaleek. Bataz beste, 1,49 eurot...
Aste hasiera arraina hurre harrapatzen hasi badute ere, Teilagorri parean (Landak) tamaina handiagoko antxoa aurkitu dute, eta hara joaten amaitu dute. «Tamaina hasixeagoa duen arrainaren eskaera handia dago, eta hantxe aurkitu dutenez, hara joan dira», azaldu dute Kofradiako arduradunek.
Jarduera handia
Egia esan, antxoatan ontzi asko ibili direla igarri-igarria izan da bai portuan bai eta itsasoan ere. Baxurako ontziez gainezka egon da portua; azken egunotan, 45 bat ontzi dabiltza haruntz-honuntzean. Kostaldea ere argiztuta ikusi ahal da azken egunotan, arrantzaleak hurrean arrantzatzen ari zirenaren seinale.
Antxoaz gain, asteon amuko arrantzaleek berdela ere porturatu dute. Kofradian jasotako datuen arabera, apirilaren 13tik 15era, 99.000 kilo lehorreratu dituzte: bataz beste, 57 zentimotan saldu da bentan.