Eragin gura duten asunek
Talde berria da, baina bere lekua badu Gernika-Lumon. Feminismoa lantzera dator Asunek taldea, eta lan hori herritarrekin partekatu gura dute.F eminismoa gizarteratzea, eragitea, zabaltzea, kalera ateratzea, lan egitea, ondo pasatzea... Helburu eta bit...
Talde berria da, baina bere lekua badu Gernika-Lumon. Feminismoa lantzera dator Asunek taldea, eta lan hori herritarrekin partekatu gura dute.
F eminismoa gizarteratzea, eragitea, zabaltzea, kalera ateratzea, lan egitea, ondo pasatzea… Helburu eta bitarteko asko ditu Asunek talde feministak. Lehen pausoak eman ditu Gernika-Lumoko taldeak, eta bidea egiten hasi da. Astiro, baina gelditu barik, Gernika-Lumo ere feminismoagaz jantzi gura dute. Izan ere, diotenez, gaur egun herritar asko «feminismoan ezjakinak» dira.Azaroan hasi zen Asunek forma hartzen. Hainbat deialdi egin ostean, herriak talde feminista baten beharra duela ondorioztatu zuten bilera horietan batu ziren herritarrek. Emakume zein gizon, parte hartzea zabala da. Taldeko kide dira Naia Torrealdai, Yolanda Araukua eta Iñaki Gabika. «Taldea mistoa izan behar den eztabaidatu eta bozkatu egin genuen, eta gehiengo batek egin zuen mistoa izatearen alde». Hala ere, gizonek eurek gaur egungo gizartean duten «rol» hori ere presente dutela diote taldekideek: «Ezin dugu ahaztu zapaltzaileen rola dutela».
Dinamika berria martxan
Eta mistoa den bezala, feminismoak adinik ere ez duela argi dute Asunek taldeko kideek. 18 urtetik 50 urtera arteko pertsonak biltzen ditu taldeak. «Hori aberasgarria da, elkarrengandik ikasten dugulako».
Barikuetan batzen da taldea, 19:00etan, Astran, eta feminismoa landu gura duen edozein herritarrek beraiekin bat egin dezakeela diote.
Azaroan hasi zuen ibilbidea talde feministak, eta dagoeneko dinamika berria dute martxan. Hilabete bakoitzean gai bat lantzeko asmoa daukate, apiriletik hasita. Gaiak zehaztu ostean taldean landuko dituzte. Ostean, herritarrekin landuko dute gai hori. Maitasun erromantikoarekin hasiko dira, hilabete honetan.