Eskolarteko Dantzari Egunean bilduko dira domekan ikasleak
Gernika-Lumoko ikastetxe guztietako (Barrutia, Mertzede eta Allende Salazar ikastetxeak eta San Fidel eta Seber Altube ikastolak) ikasleek bat egingo dute domekan Eskolarteko Dantzari Egunean. Hain zuzen, 11:30ean dute hitzordua dantzan egiteko Urbieta...
Hain justu, 3 eta 15 urte bitarteko 1.400 neska-mutilek parte hartuko dute urtero-urtero hutsik egiten ez duen ekintzan. Urbietan elkartuta, beraz, honako dantzak egingo dituzte Gernika-Lumoko ikasleek: dantzari dantza; makil jokoa I, makil jokoa II, txulalai, zapatain dantza, San Petrike; Gipuzkoako makil txiki, euzko dantza, arku dantza, zinta dantza, eta, bukatzeko, Benafarroako martxa.
Lehenengoz Eskolarteko Dantzari Eguna egin zenetik 25 bat urte igaro dira, eta, ordutik, Gernika-Lumoko irakaskuntza zentroetan ikasturte osoan landutakoaren ondorioa erakusten aritu dira, «euskal ohiturak lantzea, psikomotrizitatea garatzea, umeen arteko harremanak bideratzea eta familia giroko ekitaldietan hizkuntza ohiturak lantzea» helburu hartuta.
Alegia, orain arteko eta hemendik aurrerako Eskolarteko Dantzari Egunetan ere, «umeen gizarteratzea euskaraz gauzatzeko» lanean jardungo dute Gernika-Lumon, «ekitaldi erraldoi eta hunkigarri baten bitartez».