Herritarren sarea indartu gura dute asteburuan
Sakabanaketagaz amaitzea helburu, herritarrek osatutako sarea indartu gura du Sarek asteburuan. Hala, Euskal Herri osoan ekimenak antolatu dituzte. Busturialdean, esaterako, gaur bertan, Gernika-Lumon, dispertsioaren amaiera aldarrikatzeko ekitaldia eg...
Giza eskubideen defentsan jardun gura duen orori gonbidapena luzatzen dio Sarek. Sarea zabaltzeaz gain, Dispertsioaren liburuxka elkarbanatuko dute herriotan. Liburuxkaren xedea errealitate hori ikuspuntu ezberdinetatik aztertu eta mundu guztiaren aurrean ezagutzera ematea da, politika horregaz behin betiko amaitu ahal izateko. «Saretik bizikidetzari eskua luzatu nahi diote. Akordioari. Aurrerapausoak elkarregaz emateari gatazkaren konponbide justu bat aurkitzeko. Atea zarratu gura diete konfrontazio eta aurkaritzan temati jarraitzen duten horiei guztiei», adierazi dute herri mugimendukoek.