On Julian Olazabalagaren senideak eta Maite Garcia lankidea On Julianen oroigarriaren aurrean.
Lea-Artibai eskualdeko kooperatiben sorreran ezinbesteko eragilea izan zen On Julian Olazabalaga omendu zuten eguaztenean, apirilak 15, Lea Artibai Ikastetxean. Bere garaian parrokia-eskola izan zenaren lehen zuzendaria ere izan zen On Julian, eta egindako guztiaren aitorpena egin nahi izan zioten ikastetxean batutako senide, lagun eta eskolako lehen ikasleek ere.
Jose Luis Olasolo Mondragon taldeko presidenteorde ohiak eta Lea Artibai Ikastetxeko presindete ere izan zenak gogora ekarri zuen On Julianen lana. «Eskerrak eman behar dizkiogu eskualdearen garapen soziala eta ekonomikoa pizten lagundu zuelako», nabarmendu zuen.
Jende asko batu zen On Julianen omenaldian.
28 urtegaz Markinara ailegatu zen Larrabetzuko abadearen bizitza azaldu ostean, bere omenez jarritako oroigarria bistaratu zuen beragaz lankidetzan jardun zuen Maite Garciak. Aurreskua dantzatu eta Agur Jaunak abestuaz agurtu zuten On Julian ikastetxean batutakoek.
Oroigarria bistaratu zuen Maite Garcia On Julianen kolaboratzaileak.