Malagan hasiko dute arraunlariek aurtengo traineru denboraldia
Ekainaren 28an izango da lehen estropada, Euskadi Basque Country bandera. Denboraldi honetan 21 estropada lehiatuko dituzte, kanporaketak barneMalagan (Espainia) ekingo diote aurtengo arraun denboraldiari. Ekainaren 28an, La Malagueta hondartzaren ingu...
Ekainaren 28an izango da lehen estropada, Euskadi Basque Country bandera. Denboraldi honetan 21 estropada lehiatuko dituzte, kanporaketak barne
Malagan (Espainia) ekingo diote aurtengo arraun denboraldiari. Ekainaren 28an, La Malagueta hondartzaren inguruan lehiatuko dute Euskadi Basque Country bandera.Lehen estropada horretan, lau kaletan aterako dira traineruak, eta lau luze egin beharko dituzte. Txanda eta kaleen zozketa estropadaren aurkezpen ekitaldian egingo dute.
Lehia domekan izango bada ere, asteburu osoan giro berezia egongo da. Izan ere, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte.
Malagako Udalak eta txapelketaren babesle nagusiak estropada Andaluziara eramateko egin duten ahalegin «handia» nabarmendu dute San Migel ligako arduradunek.
Aurreko bi denboraldietan Bartzelonan (Herrialde Katalanak) jokatu zuten estreinako estropada, eta oraingoan ere Mediterraneo itsasoa izango da lehenengo norgehiagokaren lekuko.
EKT eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren akordioari esker bidaiatuko dute Malagara. Horrela, Euskal Herria helburu turistiko moduan sustatu gura du Jaurlaritzak. Eta horrekin batera, arrauna zein San Migel liga gehiago ezagutaraztea lortu nahi dute. Denboraldi honetan klubek 21 estropada lehiatuko dituzte, kanporaketak barne. Hain zuzen ere, irailaren 20an amaituko dute denboraldia Portugaleten.