Ondarroako presoen senideek deklaratzeari uko egin diote
Ondarroako presoen senideek HITZAri jakitera eman diotenez, datorren astean La Salveko Bizkaiko Guardia Zibilaren komandantzian egin behar zuten deklarazio eskaerari uko egin diote.Beraien abokatuen bitartez, deklaratzera ez direla joango idatzi bat bi...
Beraien abokatuen bitartez, deklaratzera ez direla joango idatzi bat bidali dute. «Deklaratzera joateko prest gaude, beti ere, auzibideak behar bezala egiten badira eta epaile batek horrela eskatzen baldin badu, behintzat. Eskaera egin diguten modua ez da egokia izan, ezta legearen araberakoa ere. Horren arabera, ez gaude joatera derrigortuta».
Ondarroan bost presoren senideek jaso dute deklaratzera joateko eskaera: Ibon Iparragirreren, Asier Badiolaren, Urtza Alkortaren, Eneko Etxabururen eta Kemen Urangaren senideek, hain justu.
70 senidetik gora
Etxeratek agertu duenez, 70 senidetik gora deklaratzera deitu dituzte babes juridikoaren aurkako operatiboaren harira. Zitazioek iristen jarraitzen dutela argitu dute, eta datozen egunetan kopurua handitu egin daitekeela aurreikusten dute.
Etxeraten arabera, «urtarrilean emandako abokatuen aurkako defentsa juridikoaren aurkako» operatiboagaz lotura dauka kasuak. Elkartearen iritziz, «senideak maniobra horren aurka kokatu nahi dituzte».