Piztiak talde ondarrutarra bueltan da, beti-betikoari eutsita

Piztiak laukote ondarrutarra –ezkerretik eskumara: Txomin Uribe, Peio Larrañaga, Jesus Galan eta Josu Aranbarri–.
Planteamendu berezia
Galanen buelta ez da izan berezitasun bakarra. 25. urteurrenari «beste kolore bat emateko» gauza berritzaileak probatu nahi izan dituzte, eta modu horretara, diskoa bera era berezian egitea erabaki dute; jarraitzaileei bertan zuzenean parte hartzeko aukera eman zien taldeak Crowfunding bat antolatuz.Hamasei urteren ostean, Jesus Galan gitarra jotzailea taldera bueltatu da, eta horrenbestez, hirukote izatetik hasierako laukote izatera pasatu dira125 lagunek diruz lagundu dute ondarrutarren proiektu berria, eta taldeko kideek azpimarratu dutenez, uste baino laguntza handiagoa jaso dute. «Diskoa atera orduko, 125 ale saldu ditugu jada lagundu diguten lagunen artean. Arraina salduta eduki dugu harrapatu baino arinago. Diskoa ekoizteko behar genuenaren %30 inguru lortu dugu bide horretatik. Egia esan, aurreikusita genuen kopurua erraz gainditu dugu, ia bikoiztuz».

Diskoa atera orduko, taldeak 125 ale salduta zituen jada lagundu dieten lagunen artean. Harrapatu baino arinago arraina salduta eduki dutela dioteKanten hitzak Txomin Uribek eta Josu Aranbarri kideek idatzi dituzte, eta ohi legez, Kirmen Uribe Piztiakeko «bosgarren kidearen» kolaborazioa ere izan dute. Kantu gehienek egunerokotasunari buruz berba egiten dute, eta tartean, Aitzol Aramaiori, taldearen lagun mina zenari eskeinitako kantu bat ere badago: Zu gabe. «Jendeak, oro har, kantuek mezu baikorra igortzen dutela aipatu digu».
Esentzia bera
25 urte pasatu badira ere, eta helduagoak baldin badira ere, gazte hasiberri haien esentzia gordetzen du azkenengo lanak.«Beti-betikoak gara, eta naiz-eta gure musikak eboluzionatu, gure izateak beti gure kantetan jarraitzen du. Gure betiko soinuagaz jarraitzen dugu, onerako edo txarrerako». Piztiak rock estilotik urrundu gabe denetik aurkituko du entzuleak kanta horietan guztietan. Musikari dagokionez, Txomin Uribek eta Josu Aranbarri sortu dute, eta lan berriak Argiak eta itzalak eta Zero diskoen ukitua du soinuan, eta Gabeko kalapitxixak lanean gertatu legez, azken lan horretan ere, beste estilo batzuk sumatu daitezke; lehen bider country estiloa landu dute, adibidez. Taldeko kideen iritziz, gainera, aurreko lanek baino soinu «helduagoa eta egonkorragoa» du.Lan berriak eta ‘Zero’ diskoen ukitua izango du soinuan, eta ‘Gabeko kalapitxixak’ lanean gertatu legez, azken lan horretan ere, beste estilo batzuk sumatu daitezkeInstrumentazioari dagokionez ere, ñabardura berriak sartu dituzte, ikutu berezi bat emanaz kantu bakoitzari: teklatuak, mandalina, eta cavaquinhoa erabali dituzte oraingo honetan. Besteak beste, Petti kantariak, Urtzi Lee mandolina eta cavaquinho jotzaileak eta Katu Buru perkusio taldeak lagundu dute diskoan.