Txantxangorri aisialdi taldeak goi-goitik ospatuko du 15. urteurrena

Goian, Naiara Goenaga eta Itziar Sanchez, eta, behean, Ane Alberdi eta Nahia Elezgarai, Txantxangorriko begiraleak
Kanta berri eta guzti
Begirale guztiak jaiarekin gozatzeko irrikaz daude. “Polita izango da herritar guztiak bertan batzea”. Udaletxeko balkoitik txupinazoa botatzen hasiko dute eguna. Txapligua botatzearekin batera, egun berezirako prestatu duten kantua estreinatuko dute. Ondoren, iluntzera bitartean jaiak ez du etenik izango. Bazkal aurretik argazki erraldoia aterako dute Goiko Plazan eta jarraian, Merkatu Plazan bazkaritan batuko dira gaurko eta lehengo begiraleak herriko umeekin batera: “78 ume eta 60 nagusik eman dute izena”. Arratsaldea jolasean eta dantzan ibili eta gero, eguna Disko festarekin amaituko dute. Begiraleek jarriko dute musika eta “giro aparta” sortzea da euren asmoa. Irteeretan dantzatzen dituzten hainbat kantu ipiniko dituzte, eta Irri Irri Txantxangorri eta egunerako bertarako prestatu duten kantua ez dira faltako. “Koreografia berezia prestatu dugu, eta gure asmoa herri guztia dantzan ipintzea da”. EGITARAUA- 10:45. Udaletxeko balkoitik txupinazoa.
- Ondoren, herriko txistulariek lagunduta, erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 12:00. Zezen txikiak, Goiko Plazan.
- 13:45. Argazki erraldoia, Goiko Plazan.
- 14:00. Herri bazkaria, Merkatu Plazan.
- Jarraian, txarangak giroturiko jolasak Txantxangorriren eskutik.
- 17:30. Irrien lagunen Egin irri ikuskizuna, Zabiel Plazan.
- 18:30. Trikitilarien kalejira.
- 19:00. Disko festa, Beheko Plazan.