Arenasen kontra bigarren postua eskuratuta
2-0 nagusitu dira Urbietan gernikarrak, Entziondoren bi golei esker. Bestalde, Bermeok bana berdindu du Portugalete Hirugarren mailako liderraren kontra, Itxas Ganen.Garaipen garrantzitsua lortu zuen domekan Gernika futbol taldeak Getxoko Arenasen kont...
2-0 nagusitu dira Urbietan gernikarrak, Entziondoren bi golei esker. Bestalde, Bermeok bana berdindu du Portugalete Hirugarren mailako liderraren kontra, Itxas Ganen.
Garaipen garrantzitsua lortu zuen domekan Gernika futbol taldeak Getxoko Arenasen kontra. Sailkapeneko bigarren postua zegoen jokoan, eta gernikarrek ez zuten hutsik egin.2-0 irabazi zuten norgehiagoka. Ibon Entziondok sartu zituen bi golak. Partida hasi eta berehala ipini zen markagailuan aurretik etxeko taldea, seigarren minutuan. 2-0ekoa, berriz, 52. minutuan egin zuen.
Urbietan 600 bat futbolzale batu ziren, eta partida hasi eta amaitu arte giro ezin hobea sortu zuten. Urrea balio zuten hiru puntuak liga garaipena bailitzan ospatu zituzten jokalari zein etxeko zaleek.
Liderraren kontra
Bestalde, zapatu arratsaldean Portugalete Hirugarren mailako liderra hartu zuen etxean Bermeok. Etxeko taldea aurreratu zen markagailuan, Santamariak seigarren minutuan sartutako golagaz.
Norgehiagoka irabazteko gogotsu atera ziren bermeotarrak, eta aurkaria estutzea lortu zuten. Baina, atsedenalditik bueltan, 62. minutuan berdinketaren gola sartu zuen Kortak.
Sailkapena gori-gori
Hala, denboraldia amaitzeko lau jardunaldiren faltan, eta asteburuko emaitzen ostean, Portugaletek jarraitzen du lider 70 puntugaz. Gernikak, berriz, bost puntu gutxiago ditu.
Bi talde horiekin batera Arenas eta Beasain daude kanporaketa postuetan. Gernikarrek baino puntu bat gutxiago dute getxoztarrek, eta beasaindarrek 57 puntu dituzte.
Bermeo futbol taldeak, berriz, hamahirugarren segitzen du, 42 puntugaz.