'Kuba-AEB: blokeoaren amaiera?' hitzaldia bihar, Bermeon
Fidel Hernandez Kubako Pinar del Rio probintziako unibertsitate irakaslea Bermeon egongo da Kubaren eta Ameriketako Estatutu Batuen (AEB) arteko blokeo amaieraz berba egiten. Aipatutako hitzaldi-eztabaida bihar izango da, Kabidxe Goiko Plazako gune soz...
Hain zuzen ere, Kubaren eta AEBren arteko gaur egungo elkarrizketa prozesua izango du hizpide Kubako irakasleak biharko hitzaldian eta Fernandezek azaldutakoaren arabera, nazioarteko komunikabideek zabaltzen duten informazioa baino gehiago azaltzen saiatuko da biharko hitzorduan. Irakasleak, kolaboratzaile ohi den Cubainformacion web atariak erabiltzen dituen zenbait material proiektatuko ditu Bermeoko hitzaldi-eztabaidan.
Bideo-emanaldi laburra
Berbaldiaren aurretik, baina, Euskadi-Kuba elkartearen lanari buruzko bideo-emanaldi labur bat proiektatuko dutela jakitera eman dute hitzaldiaren antolatzaileek: Euskadi-Kuba: Kubako iraultzarekiko euskal elkartasunaren 25. urteurrena.
Bermeoko hitzaldi-eztabaidaren ostean, Arrasateko Mondragon Unibertsitatean ere egongo da Hernandez gai bera modu berean jorratu asmotan. Maiatzaren 5ean izango da hitzordu hori, 18:45ean hasita.