Erabilitako olioaren birziklatzea indartzeko kanpaina egingo dute
Rafrinor enpresagaz elkarlanean, erabilitako etxeko olioaren birziklatzea indartzeko sentsibilizazio kanpaina bat antolatu du Bermeoko Udalak. Aipatu kanpaina herriko ikastetxeei zuzendutakoa da, herriko neska-mutilak «gai honi buruz» sentsibilizatu ...
Kanpaina hori datorren astean burutuko da, eta Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek parte hartuko dute.
Udaleko ordezkariek jakinarazi dutenez, talde bakoitzean ordubete inguruko tailer bat eskainiko da. Alde batetik, modu didaktikoan, birziklatzeari buruz neska-mutilek daukaten ezagutza maila ikusi eta elkarbanatuko dute; beste alde batetik, berriz, etxean erabilitako olioa birziklatzeak daukan garrantzia azalduko die. Era berean, hondakin hori zertarako erabiltzen den jakin ahal izango dute ikasleek.
«Guztiz beharrezkoa»
Bermeoko Udal Ingurumen Sailak gogorarazi duenez, 2014. urtean 11.389 litro olio bildu ziren, 2013. urtean baino %18,75 gehiago. Lamiarango araztegia martxan dagoela eta, haren funtzionamendu egokirako, etxean erabilitako olio hori birziklatzea «guztiz beharrezkoa» dela jakitera dute. «Herritar askok birziklatzen badute ere, guztiek egitea lortu behar da araztegiaren funtzionamendu egokirako».
Modu horretan, gazteekin mota horretako ekimenak bideratzea «ezinbestekoa» dela uste dute.