Herri programa zabaltzeko bost topaketa antolatu ditu EH Bilduk
Bermeoko EH Bilduk bost topaketa egingo ditu udal hauteskundeetara begira landu duen herri programa zabaltzeko. Gaur hasi eta hauteskundeetara bitarteko eguenetan izango dira topaketak. Guztiak 19:30ean izango dira, Lamerako EH Bilgunean.Idurre Bidegur...
Idurre Bideguren alkategaiak azaldutakoaren arabera, «batzar horietan herritarrek lehen eskuz izan ahalko dute herri programan jasotzen diren helburuak, apustuak eta proposamenak». Bertaratzen direnek «informazio sakona» izango dutela adierazi dute. Era berean, herritarren iritziak ere jaso gura dituzte.
Herritarren eskutik landutako programak jasotzen dituen bost ardatzak landuko dituzte: Bermeo sozioekonomikoki indartzea, herritarren bizi kalitatea hobetzea, desoreka sozialei aurre egitea eta herritarrak kulturaren parte izatea dira EH Bilduren lehentasunak. Hori guztiori kudeaketa «gardenagaz eta parte hartzaileagaz» egingo dutela azaldu dute.