Aurrerako nagusiak esku hutsik bueltatu dira Bergaratik
Aurrerako jokalariek «partida txarra» jokatu zuten Agorrosin futbol zelaian; Xepe Gallastegiren mutilek ezin izan zuten Bergara mendean hartu, eta 1-0 galdu zuten.Biek ala biek, hil ala biziko partida zuten zapatukoa: bergararrek jaitsiera postuetati...
Biek ala biek, hil ala biziko partida zuten zapatukoa: bergararrek jaitsiera postuetatik irtetzeko beharrazkoak zituzten hiru puntuak, eta ondarrutarrek, ostera, lasaitua emango zieten puntuak behar zituzten.
Ondarrutarrek ez zuten euren egunik onena eduki, eta ez zuten ondo jokatu. «Arrisku gutxi eragin zuten, eta erritmo barik aritu ziren zelaigunean». Partida hasieran pare bat aukera eduki arren, aurkarien areara gutxitan ailegatu ziren, eta Gallastegiren mutilek ezin izan zuten euren jokoa erakutsi, ezta irabazi ere. Aurrera gola sartzen saiatu bazen ere, ezin izan zuen aurkarien atea zulatu.
Batik bat, Bergarakoen jokoa nagusitu zen. Arrisku gutxi eragin bazuten ere, 70. minutuan buruz egindako tanto bakarrak partida etxekoen alde jarri zuen.
Tolosarren aurka
Hurrengo jardunaldia oso garrantzitsua izango da Aurrerako nagusientzat. Gutxi falta zaie ondarrutarrei lider bukatu eta hirugarren mailarako igoera lortzeko, baina horretarako euren jokoa berreskuratu beharko dute.
Emaitza ona lortzeko, gainera, jarraitzaileen berotasuna behar-beharrezkoa izango dela nabarmendu dute klubak, jokalariek zein talde teknikoak.