Etxebizitzetan sorturiko suteen prebentzioa izango dute hizpide etzi
Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek etxeetako suteen prebentzioaren inguruko berbaldia emango dute etzi.Hain zuzen, Tribisarrospeko kultur etxeko lehenengo solairuan elkartuko dira 17:00etatik aurrera.Han, Aldundiko suhiltzaile zerbitzuaren inguruko ...
Hain zuzen, Tribisarrospeko kultur etxeko lehenengo solairuan elkartuko dira 17:00etatik aurrera.
Han, Aldundiko suhiltzaile zerbitzuaren inguruko oinarrizko ezagutzan sakonduko dute. Besteak beste, su itzalgailu mota desberdinekin, suteen kontrako babes instalazioez edota suari buruzko oinarrizko kontzeptuen nondik norakoak azalduko dituzte suhiltzaileek.
Horregaz batera, etxebizitzetan sortzen diren suteen aurrean zelan jokatu behar den azalduko diete mundakarrei.