Frontoi bete, bake doinu eta dantzen erritmora
Laugarrenez hartu du Jai Alai frontoiak Bakearen Doinuak ikuskizuna, eta harmailak bete-bete egin dira aurten ere; kantari, musikari eta dantzariek ikuskizun ederra eskaini zuten zapatuan.Bandaren doinu goxoekin eman zioten hasiera zapatuan Bakearen Do...
Laugarrenez hartu du Jai Alai frontoiak Bakearen Doinuak ikuskizuna, eta harmailak bete-bete egin dira aurten ere; kantari, musikari eta dantzariek ikuskizun ederra eskaini zuten zapatuan.
Bandaren doinu goxoekin eman zioten hasiera zapatuan Bakearen Doinuak ikuskizunaren laugarren edizioari. Artur Sustatxaren gidaritzapean, kontzertuak iraun zituen bi orduetan gogotsu aritu ziren Segundo Olaetako musikariak. Aurrean, jende bete harmaila, Jai Alai pilotalekuan.Musika eskolako ume eta gazteek ere parte hartu zuten, musikari ahotsa jarriz. Era berean, Elai-Alai dantzari taldearen eta Ross Dantza Eskolaren eskutik, dantzek bat egin zuten musikarekin.
Berezia
Ikuskizunak momentu bereziak eman ditu aurten ere. Besteak beste, Ken Zazpi taldearen Gernika abestiarekin egin zuten performancearena edota Pablo Sorozabalen martxaren interpretazioarena. Sorpresak ere izan ziren, Gatiburen Zeu,zeu,zeu! abestia interpretatzerakoan, esate baterako; Alex Sardui eta Haimar Arejita agertu ziren musikarien artera.
Musika eskolako umeekin eta bandarekin batera aritu ziren biak.
500 parte hartzaile
Andra Mari abesbatzagaz batera, Zornotzako eta Ondarroako abesbatzek ere ipini zuten beraien doinua, Jai Alai pilotalekuan. Azkenean, Agintariena-ren bertsio berezi batekin eman zioten amaiera kontzertuari, Elai-Alaiko dantzarien laguntzarekin, ikurriƱa astinduz.
500 lagun ingururen parte hartzeak egin du posible, aurten, berriro, Bakearen Doinuak entzutea eta ikustea.