45. urteurrena ospatuko du Alkoholiko Anonimoen elkarteak
Ondarroako Alkoholiko Anonimoen elkartea sortu zela 45 urte beteko dira aurten, eta horren harira, hainbat ekimen antolatu ditu elkarteak. Bihar hasi eta maiatza osoan, batez ere, alkoholismoaren inguruan herritarrek kontzientzia hartzeko berbaldiak eg...
Bihar hasi eta maiatza osoan, batez ere, alkoholismoaren inguruan herritarrek kontzientzia hartzeko berbaldiak egingo dira, baina horien artean ospakizunen bat edo beste egiteko tartea ere egongo da.
Bihar, esaterako, KamiƱazpiko elizan elizkizun berezia egingo da, 12:00etan.
Bizipenen elkartrukaketa
Bestalde, hainbat irratitan alkoholismoari buruzko irratsaio bereziak egingo dira, eta goizeko programetako batean hantxe ixango dira Ondarroako elkarteko kideak berbetan. Maiatzaren 4an (11:30ean), 7an (11:40ean) eta 16an edo 17an (eguerdian), Bizkaia Irratian, Arrate Irratian eta Radixu Irratian parte hartuko dute, hurrenez hurren.
Era berean, herritarrei begirako hitzaldiak ere egingo dira. Maiatzaren 8an, gazteenei begirako berbaldia eskainiko dute. 12:30ean, batxilergo ikasleekin saioa egingo dute Ondarroako institutuan.
Maiatzaren 15ean, aldiz, adin guztietako herritarrei zuzendutako hitzaldia egingo da Kofradia Zaharrean; Alkoholiko Anonimo eta Al-Anon elkarteko kideak alkoholismoaren inguruan solasean ariko dira 18:00etatik aurrera. Bata zein bestean, esperientziak hurretik entzuteko aukera izango dute ondarrutarrek.
Azkenik, ekimenekin amaitzeko, solasaldi irekia egingo dute maiatzaren 16 arratsaldean, Alkoholiko Anonimoek Ibaiondo kalean daukaten elkartean bertan.
Alkoholiko Anonimo eta Al-Anon elkarteko kideek hurretik bizitako bizipenak jendartean azaltzeko aukera izango dute. Norbere esperientziak besteekin elkartrukatu eta gaiaz sakontzeko une aproposa izango da.