Mutrikuko udal kirol zerbitzuak eta Mutrikuko osasun zentroak elkarlanean antolatuta, adinekoei zuzendutako bi jardunaldi egingo dira maiatzaren 19an eta 21ean, 10:30etik 12:00etara, Mutrikuko Anaiarte Biltokian.
Emakume bat pasietan. Argazkia: Emilio Labrador
Lehen jardunaldian saio teorikoa egingo da, eta bigarrenean aldiz, praktikoa. Bertan parte hartu nahi dutenek aurretiaz eman beharko dute izena Mutrikuko Osasun Etxean edota 943 60 43 00 telefonora deituta; plaza mugatuak izango dira. Gehienez, 40 pertsonentzako tokia egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek.
EGITARAUA:
- Maiatzak 19, martitzena. Saio teorikoa
- 10:30. Arantza Aranburu Mutrikuko Osasun Etxeko medikuak zahartze prozesuari buruzko berbaldia emango du. Osasun azterketak (ikusmena, entzumena, oinetakoak, medikazioa) eta erorketekin lotutako arriskuei buruz ariko da.
- 11:00. Aitziber Garmendia Osasun Publikoko teknikariak istripuen epidemiologiari buruzko hitzaldia emango du. Erorikoekin lotutako etxe barruko eta kanpoko inguru arriskuei buruz ariko da.
- 11:30. Igone Astigarraga Mutrikuko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariak teleasistentzia eta etxez etxeko laguntzari buruzko berbaldia emango du.
- Maiatzak 21, eguena. Saio praktikoa
- 10:30. Iñigo Lopez de Munain Mendaroko Ospitalean birgaitzean aritzen den medikuak sedentarismoaren arriskuei eta aktibitate fisikoaren onurei buruz ariko da berbetan.
- 10:45. Iñigo Agirre Mendaroko Ospitaleko fisioterapeuak erosi ostean nola zutitu erakutsiko du.
- 11:30. Mikel Mariezkurrena Mutrikuko Udaleko kirol teknikariak aktibitate fisikorako Mutrikun dauden baliabideei buruz berbetan ariko da.