Zapatuan [maiatzak 2],
Aurrerak ezin izan zuen Tolosa mendean hartu. Bi taldeek gogoz jokatu zuten, baina batak zein besteak ezin izan zuen aurkariaren atean golik sartu.
Bi taldeek euren aukerak izan zituzten, baina ez zen kalitatezko futbolik ikusi Zaldupen. Partida osoan gol aukera bakarra egon zen. Bigarren zatian etxekoak Tolosako areara hurbildu ziren, baina atezainak ondo gelditu zuen jaurtiketa.
Aurreraren hamaikakoa. Argazkia: Leartigol
Xepe Gallastegiren mutilek irabaztera irten zuten zelaigunera, eta baloiaren jabetza eurena izan bazen ere, ez zuten aurkarien arean sartzeko aukera handirik izan. Tolosak atzea indartuta jokatu zuen, eta atzeko aldea ondo ixten jakin zuten.
Tolosarrek ere aukera gutxi izan zituzten, eta erasorako aukeraren bat edo beste izan bazituen ere, atzelari ondarrutarrei arazo gutxi sortu zien.
Emozio askokoa
Aurrerak zapatuan berdinketa lortu bazuen ere, ez zuen esku hutsik amaitu partida. Asko sufrituta, baina puntu bat gehitzea lortu zuten ondarrutarrek. Itxura guztien arabera, azken jardunaldira arte ez da emoziorik faltako ohorezko mailan.
Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi falta dira bakarrik, eta hirugarren mailara igotzea ez da behar erraza izango. Aretxabaletak asteburuan Elgoibarren aurka garaipena lortu ostean, Aurrerarekiko zuen desabantaila gutxitzea lortu du, eta liderra baino bost puntu gutxiago ditu.
Domekan [maiatzak 10], OƱatin jokatuko du Aurrerak; AloƱamendiren aurka irabazten ahaleginduko dira.