
GRAVNI txapelketako zesta-puntako finalistak eta arduradunak finaleko sari banaketaren ostean.
GRAVNI Txapelketako finalak jokatu dira asteburuan Markina-Xemeinen. Zesta-puntako norgehiagoka egon zen zapatu arratsaldean, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako puntistak izan ziren nagusi.
Gazte mailan, Gipuzkoak 35 eta 29 irabazi zion Bizkaiari. Mutrikuko Eskolako Goenagak eta Andonegik jokatu zuten Gipuzkoako taldean. Partida dotorea jokatu zuten Markina-Xemeingo Eskolako Martin Gandiaga eta Jon Mandiolaren kontra.
Gipuzkoa aurretik joan zen partida guztian. 21 eta 12 aurretik ere jarri zen, baina, tantuz-tantu 24 eta 22 hurreratzea ere lortu zuten bizkaitarrek. Hala ere, Goenagak eta Andonegik ez zuten hutsik egin, eta partidaren azkenerantz berriz ere markagailuan ihes egitea lortu zuten.

Goenaga eta Andonegi mutrikuarrak, gazte mailako irabazleen txapelak jantzita.
22 azpikoetan parekatuta ibili ziten bikoteak azkenera arte, baina azkenean, Bizkaiak 35 eta 28 irabazi zion Iparralderi. Bizkaiko taldean, Roke eta Leke gernikarrek jokatu zuten. Hasieratik, aurrean jarri ziren bizkaitarrak markagailuan, eta partida guztian pareko ibili ondoren, azken indarrekin, abantaila hartu eta txapelak janztea lortu zuten Rokek eta Lekek. Partidu polita eskaini zuten bai bizkaitarrek bai eta Iparraldekoek ere. Tanto politak ikusteko aukera egon zen.
Nagusien mailan ere, Bizkaia izan zen nagusi. Arabako Landa eta EKhiren kontra jakatu zuten Bizkaiko Antxonek eta Aimarrek. Berriatuko Eskolako pilotariek, hasieratik erakutsi zuten nagusitasuna, eta arabarrei ez zieten hurreratzen ere utzi. Erraz irabazi zuten, Antzonek eta Aimarrek, merezitako txapela.

Berriatuko Antxon eta Aimar pilotariak, Aitor Odiaga Markina-Xemeingo Udaleko zinegotzaiagaz eta Josu Mugartegi Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolako lehendakariagaz.
Giro ona jarri zuten GRAVNIko finalek Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Partida dotoreak ikusteko aukera izan zuten pilotazaleek.