Barikuan hirugarren jardunaldia lehiatu zuten, eta zapatuan, berriz, laugarrena, eta Bizkaiko beste arraun taldeekaz batera, Elantxoben izan dira Lekeitioko eta Ondarroako taldeak ere.
Hirugarren jardunaldian senior mailan Bermeo nagusitu zen, hamahiru minutu, 48 segundo eta 87 ehuneneko denboragaz. Ondarrutarrak bosgarren sailkatu ziren, 32 segundo eta hamahiru ehunenera. Bestalde, Lekeitioko hiru trainerilek hamaikagarren, hamabigaren eta hamaseigarren amaitu zuten proba.
Gazteetan Kaiku izan zen nagusi barikuan, estropada hamabost minutu, 26 segundo eta hamabi ehunenetan eginda. Atzetik Ondarru heldu zen, 29 segundo eta 28 ehunenera. Isuntza, berriz, bosgarren sailkatu zen, lehenengoarengandik 50 segundo eta 90 ehunenera.
Biharamunean Kaiku nagusitu zen gazte zein senior mailetan. Gazteek, hamasei minutu, bederatzi segundo eta 46 ehuneneko denbora egin zuten. Ondarrutarrak seigarren amaitu zuten, Kaikurengandik 42 segundo eta 96 ehunenera. Halaber, seniorretan, bosgarren eta hamargarren sailkatu ziren Ondarroako bi trainerillak.
Gipuzkoarrak Pasai Donibanen
Bestalde, Pasai Donibanen lehiatu zituzten Gipuzkoako klubek bigarren eta hirugarren jardunaldiak. Mutrikuarrak gizonezkoen senior mailan hartu zuten parte, eta bi jardunaldietan hirugarren amaitu zuten.
Zapatuan Hondarribiak irabazi zuen estropada, hamahiru minutu, hamabi segundo eta 39 ehuneneko denboragaz. Mutrikuarrak lehenengoarengandik 59 segundo eta hamazazpi ehunenera sailkatu ziren. Domekan, ostera, San Juan gailendu zen; estropada hamahiru minutu, lau segundo eta hamazazpi ehunenean amaituta. Mutriku minutu bat, zortzi segundo eta 25 ehunenera sailkatu zen.