2014. urtean aurrekoetan baino odol gutxiago batu dute. Odol emaile berrien kopuruak, hala ere, gora egin duela azaldu du elkarteak. Errealitate horren aurrean, altrusimoa zabaltzearen beharra ikusten du elkarteak.
Odol emaileen autobusa, Ondarroan
Zehatz esateko, Lekeition, Berriatuan eta Markina-Xemeinen egin dute behera odol emateek 2014an. Markina-Xemeingo kasua, hala ere, berezia izan dela azaldu du ekarteak; osasun arazo bategatik (sukar berezi bat) hiru hilabetetan bertan behera utzi baitzituzten odol emateak . Ondarroan, 2014ko datuak positiboak izan dira.