Jende asko batu du aurten ere, Markina-Xemeingo Udalak, herriko eta inguruetako nekazariek eta tabernariek antolatutako egunean. Plazabarripean aukera zabala aurkitu zuten erosleek, bai produktuak ikusi, erosi eta dastatzeko, bai eta arrakasta handia izaten ari diren bildots erre pintxoak probatzeko ere.

Okela Eguneko nekazarien postuetako bat. Argazkia: Josu Arrate
Urtero modura, 12:30etik aurrera batu zen jende gehien Plazabarripean. Azokatik bueltatxoa eman eta bildots pintxoen gunera hurreratzen ziren bildots dasdaketarako prest. Momentu batzuetan hilara luzeak ere egin ziren gunean. Denetara 24 bildots erre zituzten, goiz-goizetik hasita burduntzian, eta guztiak banatu zituzten.
Irratsaioa
EUP irratiak ere eduki zuen bere lekua azokan. Goiz osoan elkarrizketak egin eta giroa arintzen jardun zuten irratiko kideek. Josu Mugartegi
Atain Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolako lehendakariariagaz, zesta-punta eskolen arazoaz jardun zuten irratiaren postuan bertan. Horretaz gainera, azokako postuetako ekoizleekin ere egon ziren berbetan. Lander Ibarluzea
Aitxulua bertsolariak egin zituen kazetari lanak. Txomin Arregi nekazari gazteari nekazaritzatik bizitzeak etorkizunik baduen galdetu zion, eta gogoa izanez gero dena egin daitekela erantzun zion Arregik.

Bildots errea zatitzen pintxoak egiteko. Argazkia: Josu Arrate
Zesta-Punta partidek eta Kupela taldearen erromeriak osatu zuten bai eta ere eguneko egitaraua. Giro ona jarri zuen Kupelak kontzekupean.