Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Koldo Arriola gogoratuko dute Ondarroan, bere hilketaren 40. urteurrenean

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/05/19
Ondarroako Garraxika (Ondarroako Errepresioaren Biktimen Ahotsa) elkarteak antolatuta, domekan [maiatzak 24] Koldo Arriola Arriola zena omenduko dute, “herriak garai hartan zer gertatu zen gogoratu eta jakin dezan”. Hain zuzen ere, domekan 40 urte beteko dira gazte ondarrutarra Guardia Zibilaren kuartel aurrean hilik agertu zela. “Imanol Oruemazagak bere hilketari buruzko testigantza liburua (Koldo Arriola. Ondo lotutako hilketa baten istorio beltza bezain sakona) idatzi zuen, eta hark beti esan ohi du Arriola hil zuten tokian bertan plakaren bat ipini beharko litzatekeela. Egun, ez dago Guardia Zibilik herrian, eta hilketaren 40. urteurren egunean bertan omenaldia egitea aproposena zela iruditu zaigu”, azaldu dute Garraxikako kideek.
Imanol Oruemazaga

Imanol Oruemazaga Koldo Arriolari buruzko liburua argitaratu zuenean

12:30ean hasita, ekitaldi xumea egingo dute Maskulo Etxearen aurrean. Bertan izango dira, beste beste, Arriolaren senideak, lagunak eta Oruemazaga ere. Horiez gain, herriko hainbat eragileri eta talderi gonbidapena luzatu diete Garraxikak eta hantxe egotea espero dute. “Memoria historikoa gogoratuko dugun egun horretan ondarrutar guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu”. Arriola zena gogora ekarriko dute haren ingurukoen berri emanaz, eta horrez gain, bertsolariek eta dantzariek agurra eskainiko diote. Era berean, gertaera hura gogoratzen duen plaka Guardia Zibilaren kuartel ohiaren aurrean ipiniko dute, espaloian. “Plaka eraikinean bertan jartzeko ez dugu baimenik lortu. Mozioa sartu dugu udalean, eta berau onartu ostean, eraikinaren pareko espaloian plaka jartzeko baimena lortu dugu”.
Egoera ikaragarria
1975eko maiatzaren 23an Koldo Arriola eta beste bi lagun 34 diskotekara bidean Guardia Zibilaren kuartel aurretik igaro zirenean, guardia zibil batek kuartel barrura sartzeko agindua eman zion Arriolari. Handik gutxira tiro bat entzun zen, eta lagunek espaloi gainean lurrean hiltzen ikusi zuten. Hurrengo egunean, haren gurasoek euren semea hil egin zenaren deia jaso zuten. Ondarroako Maskulo etxeaArriolaren heriotza “kolpe ikaragarria eta samingarria” izan zen ondarrutarrentzat. 18 urteko gazte ondarrutarra hil zutela 40 urte igaro badira ere, herritarrek gogoan dute gertaturikoa. Zer gertatu zen inork ez baldin badaki ere, “egoera ikaragarria” izan zela gogoratzen dute ondarrutarrek. “06:00etan poltsa batean sartuta hilerrira eraman zuen zaborra eramaten zuen kamioiak”. Zelestina Arriola, Koldoren amak esan legez, bere semea “bi aldiz” hil zioten, “bizia kendu lehenik, eta ohorea lapurtuz gero”. Gurasoek ez zuten inoiz semeari gertaturikoari buruz erantzunik izan. https://www.youtube.com/watch?v=IRRkzQn-E6E#t=22

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.