Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ondarrutar bat, sare sozialetan "terrorismoa" goratzea leporatuta atxilotutakoen artean

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ondarroa
2015/05/19
Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman du orotara 16 lagun atxilotu dituela gaur sare sozialetan terrorismoa goratu eta biktimak umiliatzea leporatuta. Atxiloketa horietatik 10 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin ditu. Gainerakoak, Katalunian (2), Galizian (1) eta Espainian (3) egin ditu. Atxilotuen artean dago Ondarroako bizilagun bat; informazio iturrien arabera Ainhoa Zarraga da. ETA, GRAPO eta  Terra LLiure taldeen aldeko mezuak zabaltzea egozten die gaur atxilotutakoei. Besteak beste, “guardia zibilen edota ertzainen hilketak goratzea”, alkateen kontra atentatuak egiteko “desioa” edota “terrorismoaren biktimei iseka egitea” leporatzen diete. Ane Ituño abokatuak Euskadi Irratian salatu duenez, ez dakizkite atxilotuei zer delitu zehatz egozten dizkieten; “akusazio generikoen berri besterik ez dugu”. Atxilotu eta gutxira askatu Barne Ministerioak ez du atxilotuen izenik eman; soilik inizialak eman dituzte. Hala, oraindik, ez dira zabaldu atxilotu guztien izen-abizenak. Goizeko 06:30ean etxetik irten denean atxilotu du Guardia Zibilak Kaiet Prieto 20 urteko gaztea, Barakaldon. Bilboko La Salveko polizia etxera eraman dute, eta gazteak berak deitu dio familiari atxilotu egin dutela esateko; sare sozialetan terrorismoa goratzeagatik atxilotu dutela ere jakinarazi du gazteak. Komunikaturik egon dago, eta jada askatu dute. Barakaldon bertan, Andeka Jurado atxilotu dute. Euskadi Irratiaren arabera, Xabier Otero ere atxilotu dute. Aiaraldea.eus–ek jakinarazi duenez, Bilbon etxetik atera ostean atxilotu dute Alfredo Ramirez amurriorra. Hura ere komunikaturik eduki dute, eta jada aske utzi dute. Getxon, berriz, Xabier Arruza atxilotu dute. Gasteizko ‘herri harresiaren’ ostean atxilo Gasteizko herri harresiak txio batean zabaldu duenez, bertan komunikazioan aritu den Jon Egurzegi operazio berean atxilotu du Guardia Zibilak: Captura de pantalla 2015-05-19 a las 23.06.01
Tolosaldeko Ataria-ren arabera, Iker Ibarluzea atxilotu dute Ibarran (Gipuzkoan). Bazkaltzera ez zetorrela ikusirik Ertzaintzara jo dute senideek; haiek jakinarazi diete Ibarluzea atxilotua izan dela. Ustez, goizean auto bila joan denean atxilotu du Guardia Zibilak. Intxaurrondon izan dute, eta deklaratu ostean, aske utzi dute. Iazko apirilean eta azaroan izaniko atxiloketen jarraipena dela zabaldu dute berri agentziek. Hain zuzen, Armiarma polizia operazioaren hirugarren fasea litzateke gaurkoa. Aurreko bietan, orotara, 21 eta 19 lagun atxilotu zituzten: lehen polizia operazioan, hamabost euskal herritar atxilotu zituzten; bigarrengoan, 11. Apirileko atxilotuak egunean bertan utzi zituzten. Sare sozialetan “ETAren terrorismoa goratzea” egotzita atxilotu zituzten, Eloy Velasco epailearen agindupean. Halaber, GRAPOren eta jihadisten aldeko mezuak zabaltzeagatik auzipetu zituztela ere erantsi zuten. Testua: Berria/Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.