Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Puntista afizionatuen egoera hobetze aldera batzorde bat sortuko dute

Markina-Xemein,Mutriku
2015/05/19
Markina-Xemein eta Mutrikuko puntistak eta horien senideak, zesta-punta eskoletako arduradunak, eta Euskadiko Pilota Federazioko arduradunak Markina-Xemeingo frontoi nagusiko kantxara atera ziren zapatuan. Deituta zeukaten protesta bertan behera uztea erabaki zuten; hala ere, herritarrei zesta-punta eskolek duten arazoa azaltzea izan zuten asmoa.
Markina-Xemeinen egindako Uni frontoian egindako agerraldia.

Markina-Xemeinen egindako Uni frontoian egindako agerraldia.

Maiatzaren 11n Eusko Legebiltzarrean egon ziren Markina-Xemein eta Mutrikuko zesta-punta eskoletako arduradunak, Euskal Pilota Federazioko lehendakariagaz batera. Batzar horren ondorioz, konponbiderako pausoak ematen hasteko atea zabalik ikusi dute, eta beraz, protestak albo betera utzi eta afizionatu mailako zesta-puntari lotutako bide berriari ekingo diotela azaldu dute. «Afizionatu mailako pilotariak etsita daude, aspertuta, erreferenterik eta irtenbiderik ikusten ez dutelako, eta horri konponbidea aurkitu behar diogu», adierazi du Josu Mugartegi Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolako lehendakariak. Mugartegik azaldu duenez, batzorde bat osatuko dute, eta batzorde horren baitan, Euskal Pilota Federazioa, Euskal Herriko Kluben Elkartea, Munduko Pilota Biltzarra eta Legebiltzarreko ordezkariak egongo dira. Maiatzaren 28an egingo dute lehenengo batzarra, eta «hutsetik» eraikitzen hasiko direla azpimarratu du Mugartegik. Legebiltzarrean hasitako prozesuak, baina, beste bide bat eramango du. Kirol batzordeko lehendakaria Munduko Pilota Batzarragaz batuko dela azaldu dute, klubek agertutako kexari erantzuteko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.