Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gernika «hazi araztea» dute xede Euzko Abertzaleek eta EAJk

Gernikara eta Bizkaira jarduera ekonomikoa eta enplegua ekarriko dituela esan zuen Rementeriak. Helburua herria biziaraztea dela esan zuen GorroñokEuzko Abertzaleek eta EAJk sortu duten koalizioak Gernika «hazi araztea» du helburu, asteleheneko ekit...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/05/20

Gernikara eta Bizkaira jarduera ekonomikoa eta enplegua ekarriko dituela esan zuen Rementeriak. Helburua herria biziaraztea dela esan zuen Gorroñok

Euzko Abertzaleek eta EAJk sortu duten koalizioak Gernika «hazi araztea» du helburu, asteleheneko ekitaldian esan zutenez. Bizkaiko ahaldun nagusigai Unai Rementeriak egin zituen adierazpenok, Foru plazan batu zen jendearen aurrean.

Urdaibaiko hiribilduan, «bere etxean» dela esan zuen mundakarrak, eta askatasunen eta bakearen sinboloa den herrian, bonbardaketa izan zuen gogoan. «Ezinezko egiten zait gure amona eta aitonek sufritu zutena ez irudikatzea».

Gernikak errautsetatik birsortzeko kemena izan duela aipatu zuen, eta gaur egun ere, horretarako ahalmena izango duela aipatu zuen, ekonomiari aipamen eginez. «Hitza ematen dizuet Gernikara eta Bizkaia osora jarduera ekonomikoa eta enplegua ekartzeko ahalegina egingo dudala, eta oinarrizkoetatik hasi gara. Gure indarrak batzea izan da lehen urratsa. Horregatik, Jose Mari Gorroño eta EAJ elkarrekin goaz, elkarrekin indartsuago garelako».

Sare industriala suspertu nahi duela esan zuen atzoko mitinean; «hau ez da esperimentuetan aritzeko momentua. Txarto dagoena hobeto egotea bilatzeko konpromisoa hartzen dugu».

Trena martxan jarri

Jose Mari Gorroñok ere parte hartu zuen asteleheneko ekitaldian, eta hark ere ekonomia izan zuen hizpide. Hurrengo lau urteak garrantzitsuak izango direla esan zuen. «Pertsonak, eta herri hau, gauza guztien gainetik daude. Horregatik sortu da Euzko Abertzaleak eta EAJren arteko koalizioa». Lehenengo helburua herria biziaraztea dela esan zuen alkategaiak, indarrak batuz. «Trena martxan jarri behar dugu, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko», esan zuen.

Batasun eraginkorra

Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek ere parte hartu zuen, eta berak ere koalizioaren garrantzia azpimarratu zuen: «Gernika-Lumorentzat ona da, baita Bizkaiarentzat ere». Ortuzarren arabera, «Gernikak izan behar du herri honentzat nahi dugunaren isla». Gorroñok bultzatutako zerrendaren eta EAJren batasuna positibotzat jo zuen: «Eraginkorragoak izango gara, eta Gernikak distira egitea lortuko dugu».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.