2015eko udal hauteskunde kanpainari begira Ondarroako
EH Bilduk bideo berezi bat grabatu du.
Hainbat herritarregaz batera
Ondarrutarrok irabazle deritzon bideoa grabatu zuten aurreko zapatuan [maiatzak 16] eta haren emaitza kaleratu berri dute. Bideoan, besteak beste, hainbat herritar dantzan ageri dira.
Kanpainari dagokionez, azken txanpan sartuta honako ekimenak egingo dituzte datozen egunetan. Bihar [maiatzak 21], 18:30ean hasita, bizikleta martxa egingo dute KamiƱazpiko Parketik irtenda. Etzi [maiatzak 22], 20:30ean, portuko biribilgunetik hasita kanpaina amaierako kalejira egingo dute soundsistem-ekin batera.