Elkartasun Eguna ospatuko dute zapatuan, Markina-Xemeinen
Egun osoko jaia izango da, eta adin guztietakoek edukiko dute jaian parte hartzeko aukera. Jolasak, bazkaria, zesta-punta partidak eta kontzertuak egongo dira aukeranHiru urtean egin barik egon eta gero, indar berriekin ospatuko da Elkartasun Eguna, za...
Egun osoko jaia izango da, eta adin guztietakoek edukiko dute jaian parte hartzeko aukera. Jolasak, bazkaria, zesta-punta partidak eta kontzertuak egongo dira aukeran
Hiru urtean egin barik egon eta gero, indar berriekin ospatuko da Elkartasun Eguna, zapatuan, Markina-Xemeinen. Egun osoko jaia izango da, goizean hasi eta gauera arte, eta adin tarte guztiek edukiko dute jaian parte hartzeko aukera. Elkartasuna, eskubideak eta amnistia aldarrikatuko dituzte aurten.Ume eta gazteentzako jolasak eta futbito txapelketa jokatuko dira goizean, Zelaian. 12:30etik aurrera, umeentzako aurpegi margoketa eta klarionen sormen guneak egongo dira, eta gazteentzat, berriz, Sustraiak Naturaren eskutik, oreka-soka, arku jaurtiketa, kaxa jolasa eta jumareatzea.
Bestalde, sei kuadrillak eman dute izena futbito txapelketarako. Hala ere, parte hartzeko izen ematea zabalik dago oraindik. Izena eman nahi duten taldeek Patxua eta Toldope tabernetan dute horretarako aukera.
Kontzertuak gaztetxean
Eguerdian bazkaria egongo da frontoipean, eta 17:00etan, zesta-punta partidak jokatuko dira, frontoi nagusian.
Kaleetan zehar Batukada Poteoa egin eta gero, Akerbeltz gaztetxean EH Sukarra eta Jake Mate taldeen kontzertuak eta erromeria egongo dira.
Eguerdiko bazkarirako txartelak Txokoan eta Alarabin eskuratu daitezke, 20 euroren truke; langabetu eta ikasleek 17 eurotan. Gauean, berriz, gaztetxean ogitartekoak afaltzeko aukera egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek. Kontzertuetako sarrera 3 eurokoa izango da.