Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Abarka antzerki taldeak 'Abarka Shortak' estreinatuko du Markina-Xemeinen

Markina-Xemein
2015/06/04
Azken aldian entzutetsu bihurtzen hasi diren mikro antzerkietara jauzia eman du Abarka antzerki taldeak. Biba Zorrixen Izurritie antzezlanaren ondoren formatu txikiko antzezpenak prestatu ditu Markina-Xemeingo taldeak. Gaur estreinatuko dute Abarka Shortak proiektu berria Uhagon kulturgunean. Antzerki bakarra barik, hiru mikro antzerki izango dira oraingoan. 15 eta 20 minutuko hiru obra dira: Konposta operazioa, Hilean behin eta Spagarroza.
Abarka antzerki taldeko aktoreak Biba zorrixen izurritie! antzezlana entsegatzen.

Abarka antzerki taldeko aktoreak Biba zorrixen izurritie! antzezlana entsegatzen.

Zer edo zer erraza egitea zuten asmoa, baina, «betiko modura» ideiak kateatzen eta egitasmoa korapilatzen joan zitzaien Abarka antzerki taldekoei. Zer edo zer euren kabuz eta talde txikietan egitea erabaki zuten, eta horrela, hiru taldetan banatu dira, eta hiru antzezpen labur prestatu dituzte. Gidoiak Abarkakoenak dira, talde bakoitzan berea pentsatu du; azken ikutuak egiteko baina, Ander Lipus aktore eta zuzendariaren laguntza izan dute. Hiru antzezpen eta hiru gune dira. Ikuslea izango da baina, mugituko dena antzezpenak ikusteko. Horrela, ikusleak Uhagon kulturgunera joaten direnean talde ezberdinetan banatuko dituzte: gorriak, urdinak eta berdeak. Gidari batek zuzenduko ditu taldeak dagozkien gunera. Ikusle bakoitzak hiru obrak ikusiko ditu,  baina, txandaka,bata bestearen ostean. Hau da, lehenengo bata, gero bestea eta azkenik hirugarrena. Emanaldi batetik bestera, Uhagoneko kafetegian batuko dira ikusleak hurrengo antzezpenera joan aurretik. «Ez da galtzeko arriskurik egongo, gidari batek eramango du publikoa dagokion lekura». Abarkakoek, hiru bidar egingo dute antzezpena gela edo gune berean, publiko ezberdinarekin. Ikusleak jartzeko aukera izango dute. Izan ere, gune bakoitzean 50 bat jarleku ipiniko dituztela aurreratu dute Abarka antzerki taldekoek, eta behar balira eta lekua badago bai eta gehiago ere. 15 minutu inguruko ikuskizunak dira hirurak, umorez eta dramaz jantziak, eta bata eta bestearen artean guztiz desberdinak. Horrelaxe izaten dira mikro antzerkiak, gune txikietan eta publiko gutxi bateri zuzendutako antzezpenak. Ikusleak hurre-hurre izaten ditu aktoreak, eta beraz, obrak ikusi eta bizi egingo dituzte Uhagonera joango direnek; Emozioa biderkatu egingo da. Aforo mugatua 21:30ean hasiko dira antzezten, baina era horretako antzerkien berezitasuna dela eta, kulturgunean aurretik egotea gomendatu dute Abarkakoek. Sarrera dohanekoa izango da, borondatearen truke, publikoak nahi duena utzia ahalko du.
'Spagarroza' izeneko antzezpenaren irudia. Argazkia: Abarka

‘Spagarroza’ izeneko antzezpenaren irudia. Argazkia: Abarka

Antzezpenak gune txikietan izango direnez, kopurua mugatua izango dela ere ohartarazi dute antzerki taldekoek. Guztira 150 bat lagunentzako lekua egongo da, eta sarrerak aldez aurretik hartu ahal dira Uhagon kulturgunean bertan. «Gaurko ere gorde ditugu batzuk, baina ez dira asko izango». Markina-Xemeingoagaz gain, beste emanaldi batzuk ere aurreikusita dituzte Abarkakoek. Ekainaren 7an Azkoitian egongo dira eta ekainaren 19an Oreretan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.