Bizkaiko eta Gipuzkoako uretan antxoa txikia dagoela eta, orain bi aste egin modura, Bilboko abratik honuntza antxoarik ez arrantzatzea adostu dute arrantzaleek eurek.
Neurria indarrean sartuta, baxurako ontzi gehienak Kantabria eta Asturias aldera joan dira antxoa handi nahira, eta horrenbestez, asteon antxoa eta arrain gutxi lehorraratu dituzte Ondarroako kofradian.
Oro har, tamaina txikiko antxoa saldu da, freskorako. Horrez gain, buzten baltza eta txitxarro ale batzuk ere saldu dira portuan, eta amuko ontziek lehorreratutako legatza.
ASTEKO ARRAIN SALMENTA
Maiatzak 28, eguena
- Antxoa. 105.000 kilo: 1,08 euro, bataz beste.
- Txitxarro baltza. 2.700 kilo: 0,18 euro, bataz beste.
- Betandia. 4.100 kilo: 1,49 euro, bataz beste.
- Boba. 1.200 kilo: 0,48 euro, bataz beste.
- Buzten baltza. 2.000 kilo: 2,15 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 2.500 kilo: 2,76 euro, bataz beste.
Maiatzak 29, barikua
- Antxoa. 16.000 kilo: 2,17 euro, bataz beste.
- Sardina. 3.200 kilo: 2,71 euro, bataz beste.
- Betandia. 4.400 kilo: 1,26 euro, bataz beste.
- Boba. 2.700 kilo: 0,66 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 4.600 kilo: 2,43 euro, bataz beste.
Ekainak 2, martitzena
- Antxoa. 1.200 kilo: 2,57 euro, bataz beste.
Ekainak 3, eguaztena
- Antxoa. 3.100 kilo: 2,51 euro, bataz beste.
- Betandia. 1.100 kilo: 1,78 euro, bataz beste.
- Boba. 1.100 kilo: 0,50 euro, bataz beste.
- Buzten baltza. 8.200 kilo: 2,08 euro, bataz beste.