Bateria eskola emango du Bjorn Mendizabalek, Mutrikun, doan
Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatuta, etzi Bjorn Mendizabal Hiverland musika taldeko bateria jotzaile ezagunak ikastaroa eskainiko du Zabiel Kultur Etxean, 12:00etan.Bateria jotzaile bilbotarra musika munduan eskarmentu handiko musikaria da. Hainbat s...
Bateria jotzaile bilbotarra musika munduan eskarmentu handiko musikaria da. Hainbat sari irabazi ditu; Villa de Bilbao mateleko bateria jotzaile onenaren saria jaso zuen 2011n, esaterako.
Ikastaroa doakoa eta euskaraz izango dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta nahi adina herritarrek parte hartzeko aukera izango dute. Musika zaleek, besteak beste, bateria jotzen trebatzeko aukera izango dute.