Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eguzki sukaldeak zertarako erabaliko diren aurkeztu dute Ondarroan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/06/04
Ondarroako Institutuko DBH 2ko 56 ikasleek bi hilabete luzez energia berriztagarrien inguruan egindako proiektua ezagutara eman dute. EITBk Iurretan zuen egoitzako antena paraboliko zaharrekin eguzkiagaz berotzen diren hiru erretegi prestatu dituzte, eta horiez gain, hamabost labe ere prestatu dituzte.
Ondarroa BHIko ikasleak, eguzki sukaldeak martxan jartzen

Ondarroa BHIko ikasleak, eguzki sukaldeak martxan jartzen

Ikasleek egindako zientzia proiektua gainera, solidarioa ere bada. Izan ere, egindako erretegi eta labe guztiak Malira eta Senegalera bidaliko dituzte Urko Punta Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez. Hain zuzen ere, atzo egindako aurkezpenean Urko Punta Gobernuz Kanpoko Erakundeko bi kide proiektua eta haren emaitza bertatik bertara ezagutzen egon ziren. Jesus Martinez erakundendeko misiolariaren iritziz, elektrizitaterik ailegatzen ez den herrixketan onuragarriak izango dira ikasleek egindako eguzki sukaldeak. «Modu horretara, bertan bizi diren herritarrei erraztasunak emango dizkiegu». Datorren urtean ere bai Aurkezpenagaz batera hainbat adituk parte hartu zuten mahainguru bat ere egin zuten atzo dozenaka ikasleekin batera. Denek ere, interes handiagaz entzun zituzten batak zein besteak esandako gauzak. Institutuko arduradunek nabarmendu dutenez, gainera, datorren ikasturtean ere antzerako proiektua egiteko asmoa dute, baina planteamendu desberdinagaz. Aurten Gizarteko eta Teknologiako irakasleek bultzatutako eta erabakitako eran egin da proiektua, baina datorren urtean ikasleek eurek egin beharko dute dena, era autonomo batean. «Oraingo honetan gauza askotan guk lagundu diegu, baina datorren ikasturtera begira, dena euren esku uztea interesgarria izango litzateke. Guk beharra gainbegiratu, eta behar dutenean lagundu egingo diegu, baina dena eurek kudeatu beharko dute. Ikasteko beste era planteatzen dugu; duten baliabideekin dena egiten posible izatea». [nggallery ID=249]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.