Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

Gure Esku Dagoren I. Bandera jokatuko da ekainaren 14an, Lekeition

Lekeitio
2015/06/04
Egun gutxi geratzen dira ekainaren 21erako, baina, azken luzean sartu aurretik azken ziabogan emango du buelta Gure Esku Dagok. Ekainaren 14an izango da hori, egun horretan, Gure Esku Dagoren I. Bandera jokatuko da Lekeition.
Gure Esku Dagoren I. Banderaren aurkezpena. Aurkezpenean egon dira: Angel Oiarbide Gure esku Dagoren bozeramaileak, Edriga Aranburu Isuntza Arraun Elkarteko ordezkariak, Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak, Isuntzako arraunlariek eta Gure Esku Dagoren batzordeko kideak.

Gure Esku Dagoren I. Banderaren aurkezpena. Aurkezpenean egon dira: Angel Oiarbide Gure esku Dagoren bozeramailea, Edriga Aranburu Isuntza Arraun Elkarteko ordezkaria, Maitane Larrauri Lekeitioko alkatea, Isuntzako arraunlariak eta Gure Esku Dagoren batzordeko kideak.

Gaur goizean aurkeztu dute bandera Isuntza Arraun Taldeko elkartearen aurrean Angel Oiarbide Gure esku Dagoren bozeramaileak, Edriga Aranburu Isuntza Arraun Elkarteko ordezkariak, Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak, Isuntzako arraunlariek eta Gure Esku Dagoren batzordeko kideek. Gure Esku Dagoren bandera esku artean eman zuten estropadaren berri. Estropada ACT mailako, ARC1 ligako eta ARC2 ligako 31 traineruk hartuko dute parte Isuntza Arraun Elkarteak antolatuko duen estropadan. Bost traineru izango dira emakumezkoenak eta 26 gizonezkoenak. Danetara Bizkaiko eta Gipuzkoako 28 talde egongo dira Lekeition: Arkote, Arraun Lagunak, Bizkaia, Busturialdea, Deustu, Donostiarra, Getaria-Zarautz-Getaria, Getxo, Hibaika, Hondarribi, Iberia, Isuntza, Kaiku, Lutxana, Mundaka, Ondarru, Oiartzun, Orio, Portugalete, Raspas, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Trintxerpe, Urdaibai, Zarautz, Zierbena eta Zumaia. 11:00etan hasiko da estropada emakumezkoen erlojuz kontrakoagaz. Ondoren gizonezkoen erlojuz kontrakoa egingo dute 14 traineruk, eta azkenik, gizonezkoen tandak hasiko dira. Lau traineruko hiru tanda egingo dituzte Lekeitioko uretan 12 traineruk, eta tandak osatzerakoan iazko sailkapenak hartuko dituztela kontuan azaldu dute Isuntzakoek. Estropada amaitu ostean, Independentzia plazako kioskoan emango dituzte banderak Gure Esku Dagoren kideek emakumezkoen eta gizonezkoen traineru irabazleei. Arraun, denen artean Kirol ekintza ezberdinen aurkezpena Bilbon egitekotan zen Gure Esku Dago. Baina, estropada sasoia izanda eta ia arraun talde guztiak Lekeition egiten den banderan batzen zirela eta, arraunarena Lekeition egitea proposatu zuten Isuntza Arraun Elkartekoek. Lekeitioko 37. Bandera izango da beraz, aurtengoa, baina bai eta ere Gure Esku Dagoren I. Bandera. Estropada antolatzeko Isuntza Arraun Elkarteak Lekeitioko Udalaren laguntza edukiko du. Udalak herrian horrelako ekintzak antolatzea pozgarritzat jo du, elkarte desberdinen arteko elkarlana sustatuz eta herriari eskaintza eginez. Arraunak eta Gure Esku Dago ekimenak antzekotasun handia daukatela adierazi du Gure Esku Dagok. «Denok arraun egin ezean, ezingo baitugu aurrera egin, behar denean ziabogetara heldu, eta helmugara iritsi». Arrauna, eta Gure Esku Dago talde lana direla azaldu dute. «Borondate anitzek osatzen dute gure trainerua, eta traineru berean goaz helmugara arte. Traineru berean sartu, eta erabaki nahi duen herri bat elkarlanean jartzea lortuz gero bidearen lanerditan izango gara berehala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.