LOMCE legeari buruzko mahaingurua egingo da Mutrikun
LOMCErik ez Mutriku plataformak antolatuta, Heziberri eta ebaluaketari nola aurre egin mahaingurua egingo da gaur Zabiel Kultur Etxean gaur [ekainak 4], 18:00etan. Herritarrak eta gaian interesa duten guztiak mahainguruan parte hartzera gonbidatu dituzte plataformako kideek.
Antolatzaileek mahainguru dinamikoa egitea proposatu dute. «Mahaikide bakoitzak gaiari buruz duen iritzia eta bere taldeak duen ikuspegia azalduko du modu laburrean. Ondoren, hitzaldira etorri den jendea talde txikietan bilduko dute, dituzten zalantzak eta kezkak galdera bihurtzeko. Denbora bukatutakoan, galderak erantzuteari ekingo diote mahaikoek».
Gara Garagarzak moderatutako mahainguru dinamikoan honako hauek parte hartuko dute: Eli Zubiaga (Sortzen elkarteko koordinatzailea), Fede Badiola (ELA), STEE-EILAS-ko kide bat, Amaia Argarate (LAB) eta Mutrikuko plataformako kide bat.