Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Martin Alberdi musikaria omenduko dute zapatuan, kontzertu bereziagaz

Lau abesbatzek, hiru orkestrak eta hiru musikarik hartuko dute parte Markina-Xemeingo Xemeingo Elizan izango den omenaldian. Musika estilo ezberdinak eskainiko dituzteBi ordu inguruko kontzertu berezia prestatu dute Xemein Abesbatzak eta Xemeingo Parro...

Lea-Artibai eta Mutriku
2015/06/04

Lau abesbatzek, hiru orkestrak eta hiru musikarik hartuko dute parte Markina-Xemeingo Xemeingo Elizan izango den omenaldian. Musika estilo ezberdinak eskainiko dituzte

Bi ordu inguruko kontzertu berezia prestatu dute Xemein Abesbatzak eta Xemeingo Parrokiak Martin Alberdi musikaria omentzeko. Markina-Xemeingo koral eta abesbatzez gain, beste herri batzuetako taldeak ere gonbidatu dituzte zapatuan, 18:00etan, Xemeingo Elizan egingo den omenaldia. Danetara, bederatzi talde eta musikarik hartuko dute parte omenaldian: Xemein Gazte Ahots Abesbatzak, Berritxuko Eliz Koruak, Mikel Ansolak, Emeki Koralak, Aitor Oleak, Unanue Udal Musika Eskolak, Jabier Ituartek, Durangoko Herri Maite Soinu Orkestrak eta Xemein Abesbatzak. Organoa, abesbatzak, orkestra… musika estilo ezberdinak eskainiko dituzte kontzertuan, eta musikari eta abeslariak hobeto ikusi ahal izateko erretaula aurrean pantaila erraldoi bat ere jarriko dutela jakitera eman dute Xemein Abesbatzekoek. «Orkestrak talde handiak dira, eta abesbatzak altara nagusiko eskaileratan abestuko dute». Emanaldia Xemein Gazte Ahots Abesbatzagaz hasiko da omenaldia. Gazteek hiru kanta abestuko dituzte Itxaso Jaioren zuzendaritzapean: Zu zaitut alboan, Ixil ixilik eta Behin batian Loiolan. Garbiñe Berikuaren zuzendaritzapean eta Angel Arriola organo jotzailearen doinuekin lagunduta abestuko du ondoren, Berriatuko Eliz Abesbatzak. «Martin Alberdigaz hartu-emana izan zuen taldeak, eta omenaldian parte hartuko dute», azaldu dute Xemein Abesbatzekoek. «Hiru kanta abestuko dituzte, tartean Martin Alberdik irakatsitako bat». Musika estiloa aldatuta, Johann Sebastian Bach-en pare bat doinu joko ditu organoan, Mikel Ansola organo jotzaile gazte markina-xemeindarrak; Emeki Koralak, berriz, lau kanta abestuko ditu Yolanda Loiraren zuzendaritzapean, eta Mikel Ansolaren irakasle eta organo jotzaile ezaguna den Aitor Olearen txanda ailegatuko da ondoren. «Bergarako San Pedro Elizako organo jotzaileak ere parte hartu nahi izan du ekitaldian», zehaztu dute. Ostean, Ondarroako Unanue Udal Musika Eskolak pare bat kanta joko dituzte biolinekin, Eunate Vilchesek gidatuta. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Jabier Ituartek Martin Alberdiren omenez egindako kanta ere entzun ahal izango dute kontzertura doazenek. «Musikari ondarrutarrak Musikari Besarkatuta izeneko kanta sortu du Alberdirentzat, eta pianoagaz eta soinuagaz lagunduta joko dute». Antonio Nuñezen zuzendaritzapean joko du ondoren, Durangoko Herri maite Soinu Orkestrak. «Mikel Laboaren Haika mutil eta Benito Lertxundiren popourri bat eskainiko dute». Zazpi hilabete ondoren Kontzertua zarratzeko, Xemein Abesbatza aterako da oholtzara Mila Milikuaren zuzendaritzapean, eta Aita Gurea, Lau teilatu, Alma, corazon y vida eta Bill Douglasen kanta ospetsu bat abestuko dute. Azkenik, Euskal Herriko abestuko dute omenaldiko abeslari guztiek batera, orkestraren laguntzagaz, eta Agur Jaunak organoagaz. Joan den urteko azaroan, Santa Zezilia bezperan hil zen Martin Alberdi musikari markina-xemeindarra, eta Gabonetan hasi ziren jada, Xemein Abesbatzekoak omenaldia prestatzen. «Merezi zuela uste dugu, eta denbora gehiago pasatu baino lehen, egitea pentsatu genuen», azaldu dute. «Jendea etortzea espero dugu».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.