Hogei traineruk hartuko dute parte domekan lehiatuko diren Mutrikuko XVI. IkurriƱa traineru estropadan eta Gipuzkoako Emakumeen VI. Ligan. Emakumezkoen 6 traineruk eta gizonezkoen 14k egingo dute arraun, 11:00etan hasiko diren norgehiagoketan.
Euskadiko trainerilla txapelketa Mutrikuko uretan.
Erlojuaren kontrakoa lehiatuko dute hasteko, neskek. Donostiak, Hernanik, Oiartzunek, Zarautz-Getariak. Hibaikak eta Oriok egingo dute arraunean.
Emakumezkoen erlojuaren kontrakoa amaitutakoan hasiko dira gizonezkoen txandak. Getxok, Hibaikak, Arkotek, Oriok, Santurtzik, Zarautzek, Donostiarrak eta Ondarruk egingo dute proba.
Erlojuz kontrakoak amaituta, gizonezkoen tandak hasiko dira. Hiru traineruko bi tanda egingo dituzte. lehenengo tandan Getariak, Isuntzak eta Zumaiak egingo dute arraun. Bigarren tandan, berriz, Hondarribia, San Juan eta San Pedro ariko dira.