Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Xepe Gallastegik Aurrerako entrenatzaile izaten jarraituko du

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/06/04
Aurrera kirol elkarteak jakitera eman duenez, Xepe Gallastegik beste denboraldi batez nagusien futbol taldea entrenatzen jarraituko du. Hain zuzen ere, taldea 3. mailara igo eta handik gutxira heldu ziren akordio batera entrenatzailea eta kluba. “Mailaz igo edo ez, berarekin jarraitzea nahi genuen. Egia esan, aspalditik pentsatutako eta aurretik ere berba egindako gai bat zen. Mailaz igo ginenean, baiezkoa eman zigun, eta gu pozik geratu gara. Alde biok ados egon gara, eta arazorik gabe berritu dugu kontratua”, azaldu du Eladino Gonzalez presidenteak.
Xepe Gallastegi Ohorezko mailako irabazleen kopagaz

Xepe Gallastegi Ohorezko mailako irabazleen kopagaz

Hurrengo denboraldia entrenatzaile eibartarrak Ondarroako futbol klubean entrenatzaile legez egingo duen laugarrena izango da. Mikel Aramaiok taldea utzi eta gero, 2012ko abenduan fitxatu zuten Gallastegi, eta orduz geroztik behar ona egin du nagusien taldeagaz. Eibartarragaz oso pozik daudela nabarmendu du zuzendaritza taldeak. “Behar ona egin du, eta gure aldetik normalena berarekin jarraitzea zen. Postuan jarraitzeko egokiena zela iruditzen zitzaingun, eta bera egotea nahi genuen. Hasiera batetik argi genuen ez genuela aldatzea nahi, ez genuen beste hautabide bat pentsatuta ere”.
Jokalariak igoera ospatzen

Jokalariak igoera ospatzen

Liga amaitu baldin bada ere, zuzendaritza taldeak lanean jarraitzen du. Gipuzkoako ligatik Bizkaiko ligara igaro beharrak lan asko emango die hurrengo egunetan. “Hori dena koordinatu eta horren inguruko plangintza egin beharko da. Fitxak prestatu, entrenatzaileak izango direnak bilatu, fitxaketa berriak egin… behar asko dugu oraindik ere egiteko”. Era berean, bazkidetza kanpaina martxan dagoela gogora ekarri dute zuzendaritza taldeko kideek. “Kategoriaz igo garela eta, datorren denboraldian aurrekontu handiago beharko dugu, eta horrenbestez indar gehiago beharko dugu”. Bazkide egin nahi duten guztiek Zaldupeko instalazioetara hurbildu besterik ez dute edukiko. Bazkide egiteko beharrak errazteko gainera, herritarrei argazki bat eramatea komenigarria dela nabarmendu dute. Bazkideez gain, edozein laguntza ekonomiko ere “ongietorria” izango dela aitortu dute. “Babesle edo laguntzaile modura etorri nahi duena esku zabalik hartuko dugu”.
Aurrerako kideak udalbatzan egindako harreran

Aurrerako kideak udalbatzan egindako harreran

Klubari dagokionez, sare sozialetan Txoko guztietan Aurrera deritzon kanpaina berria abiatu dute. Nahi duen guztiak Aurrerako elastikoa edo bufanda jantzita edota bandera eskuetan argazkia ateratzeko aukera izango du. Egun gutxi daramatza martxan ekimenak, eta nahikoa argazki jaso dituzte dagoeneko. Jendea gero eta argazki gehiago ari da bidaltzen munduko txoko guztietatik. Italiako itzulian, esate baterako, Aurrerako bandera gorri urdina ikusi ahal izan da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.