Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Goioaga bere lana egiteagatik inputatu nahi dutela salatu dute abokatuek

Oihana Cabello Elorriaga
Munitibar
2015/06/05
Iñaki Goioaga

Iñaki Goioaga

Euskal preso politikoen defentsa egiten duten hainbat abokaturen laguntza izan du Iñaki Goioagak gaurko agerraldian. Aipatu duenez, bere aurkako inputazioak gatazka politikoari buruzko eztabaida oztopatzea du helburu. Halaber, esan du Auzitegi Nazionalak Gorenari egindako eskaerak ez duela harritu. Abokatu legez egiten duen lana defendatu du Goioagak, eta, gogoratu duenez, presoen defentsan aritzen diren abokatuen lanari esker nazioarteko komunitateak jakin du Espainiar estatuak oinarrizko eskubideak urratzen dituela. Ezkutatzeko ezer ez duela ere esan du, eta bere lana publikoa dela. Jone Goirizelaiak ere hitz hartu du gaurko agerraldian, eta kritikatu egin du Velascoren erabakiaren berri komunikabideengandik izan dutela. Esan duenez, gaur jaso dute Auzitegi Nazionalak Gorenari bidali dion idazkia. Goirizelaiaren ustez, auzibide horien helburua da Auzitegi Nazionalaren jokabidea agerian utzi duten abokatuen lana oztopatzea. “Goioagaren kontra egin dute bera delako, euskal presoak defendatzen dituen abokatua delako eta senataria delako”, esan du. Prentsaurrekoan esan dutenez, Velasco epaileak Espainiako Auzitegi Gorenari bidalitako idazkiak Guardia Zibilaren txostenak ditu oinarri bakar, eta ez du froga bakar bat ere aurkezten txosten horiek egiazkoak direla baieztatzeko. Goioagarari leporatzen dizkiotenek -presoak bisitatzea edo bere bulegoan bilerak egitea- “bere egiteko profesionalarekin lotura zuzena” dutela esan du Goirizelaiak, eta ustezko delitu fiskalaren inguruan adierazitakoa “gezur hutsa” baino ez dela: “Velascok badaki hor ez dagoela deliturik, suposatzen delako legea ezagutzen duela, baina hala ere tematzen da horretan delituaren itxura eman ahal izateko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.