Musikaz eta irudiz jantzi zen Xemeingo parrokia, zapatuan, Martin Alberdi musikaria omentzeko. Lau abesbatza, hiru orkestra eta hiru musikariren lana entzuteko eta gozatzeko aukera izan zuen eliza bete zuen publiko zabalak.

Martin Alberdiren omenezko ekitaldia, Markina-Xemeinen
Ordu bi baino apur bat luzeago joan zen emanaldian, musika estilo ezberdinak eskaini zituzten kontzertu bereziaren antolatzaile Xemein Abesbatzak eta bere gonbidatuek: Xemein Gazte Ahots abesbatzak, Berriatuko Eliz Koruak, Emeki Koralak, Unanue Udal Musika Eskolak, Durangoko Herri Maite Soinu Orkestrak eta Mikel Ansola, Aitor Olea eta Jabier Ituarte musikariek. Publikoak gogoz txalotu zuen haien lana.