Arrauna eta skate-a egingo dituzte azken multikirol topaketetan
Zapatuan egingo dira ikasturteko azken multikirol topaketak. Arrauna egingo dute Isuntzaren eskutik LH1 eta LH2ko ikasleek, eta skate-agaz trebatuko dira Komando Ranpa Bakogaz, LH3 eta LH4 mailetako gazteak.Lekeitioko udalak Multikirol Proiektua abiara...
Lekeitioko udalak Multikirol Proiektua abiarazi zuen 2014ko urriaren 18an hirugarren urtez, eta ikasturte honetan bederatzi topaketa antolatu dituzte, urritik ekainera bitartean.
Multikirol Topaketak Lekeitioko Udaleko Kirol Batzordeak sustatutako proiektua da, udalak onartutako kirol irizpideen ondorioz sortutakoa, eta berriz ere, herriko kirol talde eta ikastetxeen babes osoa izan duela aitatu dute antolatzaileek. «Udal multikirol proiektua egonkortuta egoteaz gain, urtetik urtera hazten doan egitasmoa da. Proiektuak Lekeitioko eta inguruko herrietako umeak elkar ezagutzea ahalbidetzen du, ikastetxeetako zatiketa gainditu, eta ikastola zein eskoletako umeak elkar aurkitzeko gune bat izan nahi du», esan dute.
Mendi irteera, herri kirola, pilota, baloi jolasak, atletismoa, arrauna eta hondartza jolasak egiteko aukera izan dute ume eta gazteek aurtengo ikasturtean herriko hainbat talderen eskutik.